XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burjeseriak ordurarte beneragarri eta errespetu sainduz kontsideratuak ziren bizimodu guztiei beren aureola kendu die.

Bere langile alokatuen artean, medikua, legegizona, apeza, poeta eta jakintsua ere sartu ditu.

Burjeseriak familiar harremanak estaltzen zitueneko sentimenduzko beloa urratu du, eta haik dirupeko harreman batzu izatera beheratu.

Burjeseriak ederki erakutsi du nola Erdi Haroko indarraren erakuspen basatiak, erreakzioak hain maite duenak, bere osagarri naturala, alferkeriarik nazkagarrienean topatu duen: Giza ekintzatasunak zer egiteko gauza den lehenik erakutsi duena bera izan da.

Egyptoko pyramideak, Erromatar akueduktuak, kathedrale gothikoak ez besteko mirariak kreatu ditu, eta inbasioak eta gurutzadak ez bezalako espedizio oso nabarietan ari izan da.

Burjeseriak, izan ahal izateko, lanabesak etengabe aurreratu behar ditu, eta beronekin produkziomodua eta sozial harreman guztiak ere bai.

Aitzitik, aurreko klase industrialentzat, aintzinako produkziomoduaren irauneraztea zen beraien existentziarako lehenbiziko kondizioa.

Produkziomethodoen etengabeko iraulketa hau, sozial systema osoaren etengabeko bultzakada hauk, eragite eta sekulako segurtasunik ez hau, dira, hain zuzen, burjes epokha hau aurretiko guztietatik bereizten dutenak.

Sozial harreman tradizional eta egonkoi guztiak eta berauen inguruko sineste eta aintzinan beneraturiko ideia guztiak urtu egiten dira; berauen lekua betetzen dutenak, are hezurtu aurretik ere, zahar bilakatzen dira.

Sendotasun eta iraupen zuen guztia ezereztu egiten da, sakratua zen guztia profanatu, eta gizonak, azkenik beren bizikondizioak eta beren elkarrekiko harremanak desilusioz ikustera behartuta daude.

Bere produktuetarako merkatu berriak etengabe topatzeko premiak bultzaturik, burjeseriak globo guztia inbaditzen du.

Toki guztietara sartu behar du, leku guztietan bere burua jarri, alderdi guztietan komunikabideak kreatu.

Mundutar merkatuaren esplotazioaren bitartez, burjeseriak herrialde guztietako produkzio eta kontsumoari izaera kosmopolita bat ematen die.